Lauburu Labastidan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015ko aza. 5a, 11:43

Piparreroen taldea Labastidara doa larunbatean, 17:30etik aurrera denboraldiko zortzigarren jardunaldia jolastera, Mahastiak Labastida C.D. taldearen aurka.

Mikel Diestroren mutilei, jarraian bederatzi puntu irabazi ostean datorkie jardunaldi hau, Colo eta Pinseque, II. multzoko talderik indartsuenak, eta aurreko kanpainan lehen eta bigarren sailkatuak izan zirenen aurka irabazi ondoren.

Kanpainaren hasiera ez zen ona izan baina joerari itzulia ematea eta kategoriako ohorezko postuetatik hurbil kokatzea lortu dute. Horrela, eta hiru garaipen hauei esker, Lauburu seigarren postuan aurkitzen da une honetan.

Entrenatzaileak ibartar taldearen egoera izan du hizpide: “Taldeak konfidantza irabazi du, kategoriako talde onenetariko biei irabazteak asko indartu du lantaldea eta pixkanaka lan onaren eta entrenamendu emankorren ondorengo emaitzak ikusten hasiak gara. Hala ere, badugu zer hobetu, izan ere, Pinsequeren aurkako partidan asko nozitu genuen defentsan, baina bide onetik goaz. Maila onean ari gara entrenatzen eta hazi nahi badugu, ezinbestekoa da hori.

Mahastiak Labastida, Arabako Errioxako taldeari, denborandi honetan emaitza onak lortzen kostatzen ari zaio, 3 puntuekin azken-aurreko postuan aurkitzen dira. Hala ere, ez da partida erraza izango, talde hau oso bertikala da eta bere joku zuzena gelditzea oso zaila egingo zaie ibartarrei.

Labastidaren aurkako partida oso zaila izango da, oso talde ona da eta guri den-dena eskatuko digute beraiek etxean ondoen atera ahal izateko. Sailkapenak ez du arabarren lana isladatzen, egutegian ere, hala moduzko taldeak egokitu zaizkie, lehenengo hiru jardunaldietan bereziki. Talde hau igotzen joango da, ziur, baina guk gurea egin behar dugu, garaipenen joera honetaz baliatu eta haien aurkako partida hau oso serio hartu”… zioen ibartarren entrenatzaileak, mundialetarako nesken espainiar selekzioarekin Guatemalara abiatu aurreko bere azken partidutaz. Mikel Diestro hilabetez kanpoan izango da eta taldearen ardura, tarte horretan, bigarren entrenatzailea den Juanan Rodriguezek hartuko du.

Ibarratik Labastidara Belabietako kiroldegitik aterako da taldea eta afizioa, larunbatean 14:15ean. Elkarteak, betiko moduan eta bulegoetan izena eman ostean, bazkide guztiak gonbidatzen ditu taldearekin batera bidaiatzera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!