Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015ko aza. 4a, 11:25

Lurraldeko 1. mailako taldeak, Kadeteek eta Lauburu K.E. Ibarra – Berastegi nesken taldeak asteburuan izan dituzten emaitzak.

Lurraldeko 1. mailako taldeak 5-5 berdindu zuen Hirukide Eskolapioak Plomix-en aurka partidu lehiakor batean. Lehen zatia Laubururena izan zen, jokoa baloiaren jabetzarekin kontrolatzen zuen, nahiz eta aurkaria markagailuan aurreratu, atsedenaldira 3-1eko emaitzarekin iritsi ziren. Emaitza honek kantxan ikusitako nagusitasuna isladatzen zuen.

Bigarren zatian Hirukide Plomix-ek gehiago estutu zuen eta etxekoak jokoaren hainbat zatitan gaindituta ikusi ziren. Bi taldeen etengabeko lehiaren ondoren, partiduaren amaierara 5-5eko emaitzarekin iritsi ziren, emaitza honek ez zuen inor asebete.

Kadeteek larunbatean 9-2 irabazi zuten Erain-en aurka partidu bikain batean. Piparreroen nagusitasunarekin hasi zen, 3. minuturako Alvaro-ren bitartez aurreratu ziren. Emaitza honekin Lauburuk konfiantzan irabazten zuen eta golak iristen joan ziren atsedenaldira 5-1eko emaitzarekin iritsiz.

Bigarren zatian lehenengoaren gauza berbera, ibartarren erabateko nagusitasuna 9-2 emaitzarekin amaitzeko, golegileak Alvaro, Gurru, Alex (2), Julen (2), Issam (2) eta Aimar izan ziren.

Lauburu K.E. Ibarra – Berastegi nesken taldeak ostiralean Anoeta F.T. menderatu zuen 8-1eko emaitzarekin. Partidua berehala jarri zen etxekoen alde, 5. minuturako 3-0ekoa zegoen markagailuan, nagusitasunak lehen zatian zehar jarraitu zuen eta atsedenaldira 5-0ekoarekin joan ziren.

Bigarren zatia nahasiagoa izan zen, baina baloiak Lauburu – Berastegiren oinetan jarraitzen zuen, 3 gol gehiago sartu zituzten 8-1eko emaitzarekin amaitzeko. Golegileak Mireia (2), Lierni (2), Ane (2), Naroa eta Oihane izan ziren.  Uzturpe – Lauburu K.E. talde infantilak ezin izan zuen The English School taldearen aurka eta partidua 8-1 amaitu zen Mons Kiroldegian.

www.lauburuke.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!