Laubururentzat partidu zaila aurreikusten zen, alde batetik aragoiar taldea II. multzo honetako talderik indartsuenetakoa delako eta bestetik talde barruan izandako bajak (Cristian, Txipi eta David), oraindik gehiago zailtzen zutelako hartu beharreko konpromezua.
Partidua bisitariek menderatzen zutela hasi zen, ibartarrak atzean geratu ziren Pinsequeren erasoen zain, Beni, Cristian, Unai, Santamarta…. bezalako jokalariek edozein unetan topaketa desorekatzeko gai baitira.
Mikelen mutilak, defentsan konzentratuz, arrisku handiko kontraerasoak sortzen ziren baloi-lapurketak egiten zituzten. Seigarren minutuan Aitzolek kantxa erdian baloia eskuratu eta kontraeraso azkar batekin Loitzunek 1-0 egin zezan lagundu zuen.
Laubururen lehenengo tantoaren ondoren, partiduak berdintsu jarraitu zuen, bisitariak menperatzen zuten baina aukerak bi taldeei sortzen zitzaizkien. Hala ere ez zuten markatzea lortzen defentsak eta atezainen lanaren ondorioz eta horrela iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian Pinseque biziago atera zen baina bertakoek defentsan lan handia eginez eusten zioten. Aragoiarren nagusitasunaz gain, Lauburuk aurkaria ustekabean hartzen zuen transizio azkarren bidez, bigarren tantoa egiteko aukera garbiak izan zituen.
Bigarren zatiaren 35. minutuan 1-1ekoa iritsi zen eta Belabietan beldurra sumatzen hasi zen. Daniel Salanuevaren mutilak dena ematen ari ziren partiduan, baina bukaerarako mintu t’erdi falta zelarik, Arrosek amaitu zuen eraso bat hasi zuten piparreroek Belabietako ikusleak zutik jarriz eta markagailuan 2-1ekoa ezarriz.
Postrea falta zenez, Unaik eskeini zuen, azken 15 segunduetan baloia eskuratu eta sareetara bota zuenean, azken 3-1ekoa eginaz. Tanto honek lasaitasuna eta merezitako garaipena ekarri zion ibartar taldeari. Partidaz partida Belabietako eserlekuak betetzen dituzten jarraitzaileei eskeinitako garaipena izan zen.