Pinseque, aurkari gogorra Laubururentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015ko urr. 29a, 13:35

David Uzkudun: “Gure herriak merezi duen ikuskizuna eskeiniko dugu”

 

Larunbatean, Mikel Diestroren mutilak Pinseque A.D. hartuko dute. II multzoko talderik indartsuena da Aragoiko taldea. Aurrez aurrekoa Ibarrako Belabieta kiroldegian izango da 18:00etatik aurrera.

Daniel Salanuevak gidatutako taldea ligako egungo txapeldunordea da. Pasa den kanpainan azken jardunaldira arte, Aragoiko beste taldearekin ibili zen titulua lortzeko lehian, baina azkenean Colo Colo Confort taldeak eraman zuen, ligako txapeldun izendatu zutelarik.

Hain zuzen, piparreroak Colo Colo taldeari moralki indartu zituen partidu ikusgarri bat irabazi ondoren datozte talka berri honetara, David Uzkudunek zioen moduan:

Egungo txapeldunaren aurka lortutako garaipenak konfidantza ematen digu, kategoriako lantalderik osatuena du eta aurkariaren atera begirako potentzial izugarria. Hala ere taldeak zorigaiztoa gainditzen jakin izan zuen eta bigarren zatian elektronikoari itzulia eman zion.”

Hurrengo aurkaria, Pinseque, Areto Futbolerako grina handia duten 3.400 biztanleko Zaragozako herri txiki batetik dator. Sailkapenean hirugarren postuan doa 13 punturekin, sei partidutan 4 garaipen, berdinketa bat eta porrota bakarra egin ondotik.

“Pinseque, kategori honetako oilarretako bat da, guk horrelako partiduak beso zabalik hartzen ditugu, gure jendearekin eta etxean jolasteak ematen duen abantaila dugu. Oso partida entretenigarria izango da eta puntuak etxean uzten saiatuko gara, Ibarrak merezi duen ikuskizuna eskeiniz. Etxean garaipena lortzeak, beste helburu batzuei begira hasteko aukera emango liguke”, zioen David Uzkudunek.

Atsedenaldian gure laguntzaileak diren Mahala eta Danon Txokoa tabernen produktuen zozketa egingo da. Baita ere, laugarren aldiz, elkarteko bazkide guztien artean afari bat zozketatuko da, partidua ikusten egon edo ez. Hirugarren zozketan, Sendi Ekintza laguntzailearen tabernan bi pertsonentzako afariaren irabazlea Aitor Gonzalez Bengoechea izan zen. Zorionak!!!! 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!