Gogor hasi ziren etxekoek, lehenengo minutuetatik erasoan. Txubelen mutilak Castroren erasoak ahuldu nahian ibili ziren baina 9. minutuan 1-0 etorri zen Cesarrek amaitutako kontraerasoaren ondorioz, eta bi minutu geroago Raulek 2-0 egin zuen ongi landutako jokaldi batekin.
Ibartarrak joku eta konzentraziorik gabeko minutu txar batzuk egin zituzten eta aurkariak egoera horretaz baliatu ziren, izan ere, Andoni bitarteko zela, korner baten bidez 3-0 egin zuten. Minutu bat beranduago Urtzik bien arteko aldea txikitu zuen, Txubelen mutilak berriro jokuan sarraraziz, baina bi minutu beranduago, eta Laubururen defentsan egindako oker bat medio berriro Raulek tantoa egin zuen, markagailua 4-1ean ezarriz.
Lehen zatia amaitzeko minutu bakarra falta zelarik, ibartarrak gidatutako kontraeraso batekin Urtzik 4-2 egin zuen eta emaitza horrekin lehenengo 20 minutuen bukaerara iritsi ziren.
Bigarren zatian Lauburu indartsuago atera zen, aurkaria arean estutuaz eta aukera garbietan huts egiten. 27. minutuan iritsi zen saria eta berriro Urtzik egin zuen gol, Peñaren pase baten bidez. 4-3a zen.
Lauburu Mahalak estutzen jarraitzen zuen eta golerako aukerak garbiak izanda ere, ez ziren sareetara iristen; ibartar taldearen unerik onenak izan ziren. 33. minutuan Castrokoek, kontraeraso batekin, 5-3 jarri zuten markagailua.
Indar galera eta higadura nabarmenak ziren eta bi taldeak makal jolasten ari ziren, orduan Txubelek atezain-jokalaria atera zuen baina etxekoek ez zuen aukerarik txikiena ere eskeini eta partidua 5-3ko emaitzarekin amaitu zen.
Beste alde batetik, Laubururen talde filialak pasa den ostiralean Lasarteko Ventanas ISU taldeari irabazi zion 4-3. Berrogei minutuz jokua menperatuz, kontrolpean eduki eta markagailua (Ekain, Xuhar eta Borjaren bi golekin) 4-1 ezarri ostean, etxekoek lasaitzen joan ziren eta konzentrazioa galtzen, partidua 4-3ko emaitzarekin ozta-ozta amaituz.
Kadeteak 4-1 galdu zuten larunbatean Urretxun Goierri K.E. taldearen aurka. Etxekoek lehenengo zatia menperatu zuten, atsedenaldira 2-0ko emaitzarekin iritsi zirelarik. Bigarren zatian taldea hobetuz joan zen, eta golerako aukera garbiak ere sortu zituzten baina ezin izan zuten aukera horietaz baliatu eta Goierrik K.E. partidaren jabe egin zen azken emaitzarekin.
Lauburu K.E. Ibarra Berastegi nesken taldeak Intxaurrondoko Mons kiroldegian 5-2 galdu zuen Inter – Altzakoren aurka, eta Uzturpe Lauburu K.E. infantilen taldeak ere, Belabietan 2-8 galdu zuen Erainen aurka.