Lauburuk Zaragozan irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015ko urr. 26a, 10:01

Ibartarrak ligako gaur egungo txapeldunaren kantxan 3-5 irabazi zuten partida paregabea egin ondoren. Diestroren mutilak bigarren zati bikain batekin hiru puntuak bereganatu zituzten Colo Coloren etxean.

Lehenengo 50 segunduetarako aurrez-aurrekoa ibartarren alde ipini zen, Unaik baloia eskuratu eta behetik aurkariaren sareetaraino indartsu jaurti zuenean. II Talde honetako jokalekurik zailenetako bat izateko, hasiera ezin hobea.

Hala ere, bertakoak aurreratzea lortzen zuten piparreroei presioa handia sartuz, eta 3. minutuan Muniesak berdinketa lortu zuen bisitariek inozoki galdutako baloi bat eskuratu zuenean.

Partida berdinketan zegoen eta bisitariak estu hartuta, Joseban ateetara arrisku handiko jokaldiekin inguratzen zen bertako taldea eta 5. minutuan Colok aurretik jartzea lortu zuen azkenean, baloia berreskuratu eta kontraeraso baten ondoren.

Ondorengo minutuek bi taldeen arteko lehian oinarritu ziren, bietako edozeinek markatu zezakelarik, baina atsedenaldia markagailuan 2-1 ipintzen zuelarik iritsi zen.

Bigarren zatia, lehenengoa bukatu bezala hasi zen. Ibarrakoak ongi jolasten ari ziren nahiz eta emaitzetan ez zen isladatzen. Bigarren zatiko 2. minutuan berriro Unaik lortu zuen berdinketa, jokaldi estrategiko bat jaurtiketa indartsu batekin amaituz.

Berdinketaren ondoren bisitariak hazten joan ziren, nahiz eta aragoiarrak maneiatzen zuten baloia, ibartarrak oso defentsa ona egiten zuten eta transizio azkarren bidez arrisku handiko jokaldiak sortzen zituzten aurkariaren ateetan.

11. minutuan bisitariek kontraeraso baten bidez, Ioritzek baloia bandan jaso eta eskuadratik izugarrizko gola sartu zuen markagailuak 2-3an ezarriaz. Orduan bertakoak indar handiagoarekin hasi ziren baina piparreroak defensa paregabea egiten zuten eta Endikak bertakoen aukera asko hondatu zituen.

Colo taldea ibartarren ateetan zentraturik zegoela, ibartarren kontraeraso batean Cristianek baloia jaso eta Unairi 2-4 egin zezan lagundu zion.

Emaitza ezin hobea Laubururentzat, gainera, Unaik, berari egindako penalti bat medio, markagailua 2-5ean jartzea lortu zuen, bere laugarren gola izan zelarik. Bigarren zatiko 36. minutua zen.

Handik aurrera Colok atezain-jokalariaren apostua egin zuen eta partidua amaitzeko minutu eskas falta zelarik etxekoek lortu zuten beren hirugarren tantoa. 3-5 markagailuan eta norgehiagokaren amaiera iritsi zen.

Garaipen ederra Laubururentzat, datorren larunbatean Pinseque bezalako aurkari gogorra etxean hartzeko, taldea moralki indartu duen garaipena izan baita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!