Unai Labaka: "Emaitzak laster iritsiko dira, ziur naiz"

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015eko urriaren 15a

Hiru porrot eta garaipen bakarrarekin denboraldi hasiera kaskarra izan dute Lauburukoek baina datorren larunbatean etxerako nahi dituzte hiru puntuak. Villa de Murillo taldearen aurka jolastuko du Belabieta kiroldegian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Ibartarrei, Mikel Diestro entrenatzaile berriak egindako aldaketak barneratzea kostatzen ari zaie. Momentuz emaitzarik ez dago baina piparreroek partiduz partidu jokuan hobetu dutela oso nabarmen ikusten da, eta horrela dio Unai Labaka kapitainak: “Lau jardunaldiren ondoren, taldea pixkanaka eboluzionatzen doala ikusten dut. Nire ustez partiduz partidu hobetzen goaz jokuan eta ziur naiz emaitzak laster iritsiko direla. Taldeak aurrera begiratu eta egoera hau goitik behera aldatzeko nahia du. Aste honetan igo berria den Villa de Murillo taldearen aurka jokatzen dugu, ez dizkigute gauzak erraz ipiniko baina etxean jokatzen dugu eta puntuak etxean gelditu behar dute”.

Errioxako taldea, Murillo de Rio Leza herritik dator eta aurreko kanpainan errioxar Areto Futboleko protagonista izan zen. Sergio Martinezek gidatzen dituen mutilak, Hirugarren Mailako kategoriako lehen urtean txapeldunak izan ziren. Eta ez zen meritu bakarra izan, Federazioen Kopako azpitxapelketa irabazi eta Bigarren B Mailara igotzea ere lortu baitzuten Laskorain K.E. taldearen aurka “play off”-ean irabazi ondoren.

A.C.D.J. Villa de Murillo taldea, sailkapenaren azpen postuan aurkitzen da, puntu bakarrarekin, lau partidutan hiru galdu eta bat berdindu ondoren. Diestroren mutilentzat aukera polita izango da bigarren garaipena lortu eta sailkapenean postuak irabazten joateko, Pinseque, Zierbena eta Ebrosala taldeekiko desberdintasuna agerikoa baita jada. Lauburuk berriro deialdia egiten dio bere afizioari, taldeari indarra eman eta hiru puntuak lortzen laguntzeko Belabietako gradak bete ditzan eskatuz.

Atsedenaldian, beti bezala, Mahala eta Danon Txokoa laguntzaileek oparitutako produktuen zozketa egingo da. Hirugarren aldiz, elkarteko bazkide guztien artean bi pertsonentzako afari baten zozketa ere atsedenaldian burutuko da, partidua ikusten egon edo ez berdin delarik.

Aurreko zozketako irabazlea, Arkaitz Azpin bi pertsonentzako afaria, Alberto Zubelzu Arrayago izan da, ZORIONAK!!!

http://www.lauburuke.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!