Lan onari saririk ez

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015eko urriaren 11

Lauburuk denboraldiko hirugarren porrota jasan zuen Santurtzin 4-3 egin ondoren. Zigor handiegia Mikel Diestroren mutilentzat Bizkaian. Kirola horrelakoa da eta askotan lan ona egitea ez da nahikoa izaten, xehetasun txikienak ere garrantzitsuak izaten dira eta kasu honetan zortea bizkaitarren aulkira mugitu zen azken minutuetan.

 

Indartsu hasi ziren ibartarrak, jokoa menperatzen. Seguruenik, egin zituzten partiduko minuturik onenak  izan ziren. Horrela, bigarren minutuan, Andoniren asistentziarekin Unaik sareetara bidali zuen baloia. Kendutako baloiekin egindako trantsizioek  abantaila handitzeko aukera ugari eskeini zuten baina azken metroetako argitasun ezak markagailua mugitzea eragotzi zuen. Piparreroek faltak pilatzen zituzten heinean, etxekoek pixkanaka partiduan sartuz joan ziren eta penalti bikoitz bat medio, lehenengo zatiko azken minutuan berdintasuna lortu zuten.

Atsedenaldia iritsi zen eta emaitza bestelakoa izan behar zuenaren sentsazioa nagusi bazen ere, markagailuak 1-1 soila erakusten zuen.

Bigarren zatian paperak aldatu ziren, ibartarrak baloiak galduz eta pase onak bukatu ezinik ibili ziren, 7 minututan 4 falta pilatu zituztelarik. Santurtzik gainera, lehenengo zutoinera botatako korner batean, aurretik jartzea lortu zuen. Hala ere, zortzigarren minutuan, Cristianek berdintasunera eraman zuen berriro markagailua, Josebak sake luze batetik hasitako jokaldia borobiltzean.

Denbora aurrera zijoan eta bi taldeak nagusitasuna ezarri ezinik eta aukerak borobildu ezinik zebiltzala, 17. Minutuan bertakoak berriro aurreratu ziren markagailuan, banakako ekintza on batekin. Ibarrak atezain-jokalaria atera behar izan zuen eta minutu batetara, berdintasunera iritsi ziren berriro.

Zortea, hala ere, Santurtziren alboan kokatu zen azken minutuan. Karanbola batzuen ondoren nahaspilatutako jokaldi batekin azken tantoa sartu zuten, markagailua 4-3an ezarriz. 40 segundu falta ziren eta markagailuan eragiteko aukera gehiago ez zuten izan piparreroak.

Aurkaria zoriontzea eta lanean jarraitzea geratzen zaigu. Goazen Lauburu!

www.lauburuke.com 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!