“Taldea minduta dago jasandako porrotekin. Ez dugu nahikoa egin bi jardunaldiotan eta egindako akatsak, gehienak ekidin zitezkeenak, gure aurkako golekin ordaindu behar izan ditugu, puntuak galduz. Pasa den larunbatean lehenengo zatia eskasa egin genuen baina zer edo zer lortzeko aukerak izan genituen. Erakutsi duguna baina joku gehiago eman dezakegu, eta horretarako astean zehar gogor entrenatu behar dugu, akatsak zuzendu eta hurrengo partida ongi prestatu. Larunbatean hiru puntuak Belabietan geratzea ezinbestekoa izango zaigu galdutako konfidantza berreskuratu eta ligaren hasiera hau goitik behera aldatzeko. Taldea esparru guztietan hazten joan behar du eta larunbatean kantxan erakutsiko dugulakoan gaude.”
Laubururen hurrengo aurkaria, Sala Cadrete 2010 izango da, kategori honetara igo berria. Hirugarren mailako liga irabazi ondoren, Bigarren B mailan jokatzeari uko egin behar izan zion baliabide ekonomiko faltagatik.
Cadrete Zaragozako herri bat da eta taldea desagertzear zegoen orain bi hilabete, aurrekontuetan ezarritako helburuetara ezin izan zutelako iritsi. Baina Bigarren B mailari uko egin eta berehala atzera bota zuten erabakia, mailaz igotzeko apostua eginaz. Taldeak ustekabeko babesa lortu zuen gizartean eta nahikoa laguntzaile ere, beste kategoriara jauzi egiterakoan diru-galerarik izan ez zezan. “Mirariak badira eta mirari handiak gainera, izugarrizko babesa izan baitugu bertako eta kanpoko herritar zale eta ez zaleen aldetik, eta enpresengandik, beraz, aurrera egin behar dugu guregatik ez ezik, jende guzti hauengatik ere. Cadreten izenean gogor lehiatzen saiatuko gara, Bigarren B mailan jokatzeko izan dugun aukera pertsona guzti hauei esker izan baita. Autonomia Erkidego guztietan barna eramango dugu gure izena, Cadrete bere Areto Futbol taldeaz harro egon dadin.”
Denboraldi hasierako bi porrotak alde batera utzi eta garaipenaren bidea hartzeko aukera ezin hobea dute Diestroren mutilek. Klubak afizioari deialdi berezia luzatzen dio, larunbatean taldea babestera Belabietara gerturatu dadin, egoera korapilotsu honetatik ateratzen laguntzeko.
Gogoratu atsedenaldian gure kolaboratzaile diren Mahala eta Danon Txokoa Tabernaren produktuen zozketa izango dugula. Bazkide guztien artean bi lagunentzako afari bat ere zozketatuko da, nahiz eta partidura ez joan. Danon Txokoa Tabernan bi lagunentzako afaria eramaten lehen saritua Tania Goikoetxea Garriz izan zen, Zorionak!!!!