Erreakzioa, berandu

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015ko ira. 28a, 13:13

5-4 galdu du Lauburuk Irurtzunen Xota B-ren aurka, lehen zati eskasa jokatu eta gero. Bigarrenean erreakzionatu zuten ibartarrek baina azken unean gola jaso zuten.

Laubururen hasiera nahasia izan zen, defentsan nahiz erasoko jokoan. Etxeko taldea, berriz, nagusi izan zen lehen minutu horietan, eta aukera ugari izan zituzten. Hirugarren minutuan iritsi zen nafarren lehen gola, Andoniren eskutik, kontraerasoa ongi baliatu ondoren.

1-0ekoaren ondoren, berdin jarraitzen zuen neurketak: Lauburu golaren bila zen, baina Xotak trantsizio azkarren bidez aukera garbiak sortzen zituen. 15. minutuan, ordea, estrategiako jokaldi eder batean Txipik banakoa lortu zuen.

Pozak ez zuen asko iraun ibartarrentzat, minutu bat beranduago 2-1ekoa lortu baitzuen Irurtzungo taldeak, Oihanek bigarren zutoinean bakarrik errematatu eta gero. Atsedenaldirako hiru minutu besterik ez ziren falta, eta gauzak are gehiago okertu ziren, etxekoek hirugarren gola egitea lortu baitzuten aldagelara joan aurretik.

Bigarren zatian hobekuntza izan zuen Lauburuk. Aukerak iristen hasi ziren, eta bederatzigarren minutuan Unaik 3-2koa jarri zuen, kontraeraso batean. Antzeko jokaldi batean, ordea, etxekoek 4-2koa ezarri zuten markagailuan.

Sei minutu besterik ez ziren gelditzen partida amaitzeko, eta ibartarrek atezaina jokoan jarri zuten. Urrezko minutuak izan ziren, baita minutu eroak ere, izan ere, Aitzolek 4-3koa jarri zuen lau minuturen faltan, eta hurrengo jokaldian kaleratu egin zuen epaileak, aurkari bati atzetik falta bat egin eta gero.

Lauburu bat gutxiagorekin aritu zen bi minutuz, eta bikain aritu zen defentsan. Horietako jokaldi batean, -oraindik bat gutxiagorekin zela- baloia lapurtu eta kontraerasoa penalti batekin amaitu zen. Unaik ez zuen barkatu, eta 4ko berdinketa jarri zuen markagailuan.

Lau minutu besterik ez ziren falta amaierarako, eta etxeko taldeak atezaina jokoan jarri zuen. Ibartarrak atzean sartzea lortu zuten, eta bi minuturen faltan, Andonik 5-4koa lortu zuen. Falta zen denboran Lauburu bost jokalarirekin aritu zen, baina ezin izan zuen berdinketarik lortu.

GURPEA XOTA: Alex, Dani (1), Andoni, Jota (1), Natxo. Álvaro, Jorge (2), Carlos, Oihan (1), Tristán, Edu, Jon.
LAUBURU K.E. IBARRA: Iraitz, Cristian, Garmen, Txipi (1), Andoni. Aitzol (1), Ioritz, Unai (2), Xabi, Arros, Agus.

GOLAK
1-0 MIN 03:01 ANDONI
1-1 MIN 15:16 TXIPI
2-1 MIN 16:42 OIHAN
3-1 MIN 19:47 JOTA
3-2 MIN 29:49 UNAI
4-2 MIN 33:49 ALVARO
4-3 MIN 34:20 AITZOL
4-4 MIN 35:36 UNAI
5-4 MIN 37:53 ANDONI

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!