Lehenengo zatia 0-1 sailkapenarekin bukatu zen eta Diestroren jokalariak, nahiz eta partida oso ona jokatu, ezin izan ziren bigarren zatian nagusitu, 1-3 galduz.
Lehenengo zatia bertakoak menperatu zuten baina partiduaren minutu eta erdirako Debabarrena aurreratu zen Marcosek bakarkako jokaldi baten bidez, Iraitz azpitik garaitu zuenean.
Lauburuk ukitu eta menderatzen zuen baina ez zuen azken metrotan asmatzen, batzuetan atezainagatik eta bestetan punteria txarragatik, arrisku handiko jokaldi asko ezerezean geratu ziren. Horrela, markagailuan 0-1, atsedenaldia iritsi zen.
Atsedenaldian, Txubelen eskutik aurreko denboraldiko ligan txapeldun izan zen Jubenil taldearentzat trofeo-emate ekitaldia egin zen Gipuzkoako Federazioaren Lehendakaria den Jose Luis Larrearen eskutik.
Bigarren 20 minutuetan ibartarren nagusitasuna agerian zen, hainbat aukera iritsi ziren baina beste behin ere, punteria txarragatik galdu ziren.
Lauburuk erabat menperatua zuen Debabarrena bere arean, baloia kontrolatuz zelai erdira iristeko gai ez zirela, baina berdinketaren gola ez zen iristen eta bertakoen urduritasuna agerian geratzen hasi zen.
Ibartarrek hainbat aukera galdu ondoren, Debabarrenak, egindako kontraeraso baten ondorioz, 0-2 markatzea lortu zuten bukaerarako 5 minutu besterik falta ez zirenean. Atezainak ezin izan zuen ezer egin. Orduan Mikel Diestrok bost jokalarien apostua egin zuen Andonirekin eta lehen jokaldian, Ioritzen eskutik, amestutako gola iritsi zen.
Partiduaren bukaerarako 4 minutu geratzen ziren, sailkapena iraultzeko denbora zegoen eta bertakoak saiatu ziren atezain-jokalari eta guzti, baina azkenean Debabarrena gailendu zen sailkapena bertakoen kalterako 1-3 ezarriaz.
Hala eta guztiz ere, partidu ona egin zuten piparreroak, orain gogor egin beharko dute lan, datorren larunbatean Irurtzunen izango duten partidurako.
PARTIDUAREN XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Iraitz, Xabi, Ioritz (1), Arros, Txipi. Baita ere jokatu zuten: Uzkudun, Andoni, Cristian, Garmen, Agus, Aitzol.
DEBABARRENA CONCEPTO EGUILE: Hodei, Mikel, Marcos (1), Asier (2), Gabriel. Baita ere jokatu zuten: Imanol, Iker, Jon Ander.
TXARTEL HORIAK: Ioritz (Lauburu)
GOLAK
0-1 MIN 01:22 MARCOS
0-2 MIN 35:18 ASIER
1-2 MIN 36:14 IORITZ
1-3 MIN 40:00 ASIER
ARBITROAK
ASIER ALFONSO ARES (BARACALDO)
EDER GOMEZ DE SALAZAR (BARACALDO)
KRONOMETRATZAILE
DANIEL DOS ANJOS DE CELIS
http://www.lauburuke.com/laubururen-porrota-gipuzkoako-derbian/