Lagunarteko azken partida jokatuko du Lauburuk

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015ko ira. 8a, 14:04

Aurredenboraldiko azken partida Zierbena F.S. taldearen aurka jokatuko du Lauburuk, datorren larunbatean arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

 

Ibarrako Belabieta kiroldegian izango da eta aurredenboraldi honetako talderik preparatuenetako baten aurka,  Zierbena F.S., hain zuzen.

Iñigo Martínezen bizkaitarrak datorren kanpainan kontuan hartzeko taldea izango dira, azken astean, hiru partidatan, aldeko 25 gol eta kontrako 3ko emaitzek isladatzen duten moduan. Nabarmenki indartu dira eta lehenengo postuetarako lehian, hautagai gogorrak izango dira.

Ibartarrak azken astean Belabietan bi partida jolastetik datozte. Lehenengo partida 7-0 irabazi zioten Legorretako Bilkoin taldeari eta bigarrena berriz, 0-3 galdu zuten San Juan A.D.-ren kontra.

Mikel Diestro, entrenatzaile berriak zioen: “Zentzu guztietan egokitzapen garaian aurkitzen gara, entrenamendu-metodologiatik hasi eta maila taktikora arte. Ideia berriak, bai erasorako baita babeserako ere, barneratzeko bere denbora behar duten ideia berriak. Izan nahi duguna izateko urrun gaude oraindik.”

Elkartea berehalako estreinaldi arinerako lanean jo eta ke dabil, sortu daitezken doikuntza desberdinak direla eta, gaur oraindik itxi gabe dauden talde ezberdinen plantillak zehazten, hots, froga garaian dauden jokalari edota jokalari berriei legozkien doikuntzak.

Liga aurreko azken froga Zierbenaren kontra izango da, izan ere, ligaren hasiera irailaren 19an Belabietan izango da eta Lauburu K.E. eta Debabarrena Concepto Eguile-ren artean Gipuzkoako Derbia jokatuko dute.

Elkarteak gogorarazten du 2015-16 denboraldirako bazkide egiteko aukera irekita jarraitzen duela. www.lauburuke.com web orriaren bidez, Danon Txokoa tabernan edo Lauburuko bulegoetan egin daiteke (Belabieta kiroldegia 18:30 eta 20:30 artean)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!