Lagunarteko bi neurketa jokatuko ditu Lauburuk etxean

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015eko irailaren 3a

Zierbena eta Iruñean galdu ostean, aste honetan piparreroek Belabietan izango dituzte bere hurrengo bi lagunartekoak.

Gaur 20:00etatik aurrera Bilkoin-en aurka jokatuko du. Legorretakoek hirugarren maila nazionalean jokatzen dute aurreko denboralditik.

Larunbatean berriz, 18:00etatik aurrera Iruñeko San Juan taldea hartuko du etxean. Diestroren mutilak aurreko larunbatean Iruñean 2-1eko emaitzarekin galdu ostean, errebantxa hartzen saiatuko dira.

Lehen bi lagunartekoen ondoren, entrenatzaile ibartarren balantzea honakoa da: “Egokitzapen aldian gaude zentzu guztietan, entrenamendu metodologiatik, taktika mailara, erasoan eta defentsan ideia berriak, barneratzen denbora behar izango dutenak. Zierbenaren aurkako lehen lagunartekoan, gure aurrean aurkari handi bat genuen eta baja askorekin gindoazen. San Juanen aurka hobeto aritu ginen, ia jokalari guztiekin, nahiz eta oraindik espero dugunarengandik urruti egon. Gaur eta larunbatean beste bi lagunarteko ditugu, erritmoa eta ideiak barneratzen lagunduko digutenak”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!