Lauburun atezain berria

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015eko uztailaren 10a

Lauburu KE Ibarrak denboraldi berrirako atezain berria aurkeztu du.

Iraitz Olasagasti izena du eta izatez Oiartzuarra da. 

Jokalari hau C.D. Debarrenatik dator eta Gipuzkoako areto-futboleko atezainik adierazgarrienetako bat da, lehenengo mailan C.D. Xotan ibilitakoa. Bere 29 urterekin gure elkartea hautatu nahi izan du, areto-futbolaz gozatzen jarraitzeko aukerarik onena bezala.

Iraitzen etorrerarekin, gure atezaintza kategori bereko seguruena bilakatuko da, hiru atezain ezin hobeak dituelako eta konbokatorian eta pistan postua lortu ahal izateko lehiak entrenamendu saioen exijentzia igoko duelako.

Espero dugu, jokalari berri eta bikain honek Belabietan futbol saio ederrak pasaraztea.

Ongietorri Iraitz!!!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!