Bazkide egiteko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015eko uztailaren 8a

Ibarrako Lauburu Kirol Elkarteak bazkideak lortzeko kanpaina jarri du abian web orriaren bidez.

Bazkide egiteko kanpaina martxan dugu jada. Web orriaren bidez egin daiteke edota kirol elkartearen Belabietako bulegoetan, astelehenetik ostiralera 18:15etik 20:15era bitartean.

Bazkide egitea gure familiaren parte izatea da, Laubururen kirol proiektua babestea besteak beste. Bazkideak batzarretan bozka bidez parte hartzeko aukera izango du eta elkartearen etorkizunari buruz erabakitzeko ahalmena. Elkarte xume honek 25 urte bete ahal izanak pertsona frankok urte hauetan egindako lana erakusten du, akats batzuk baina asmatutako erabaki ugariz betetako ibilbidea egin dugularik.

Garai hauetan, gure proiektua finkatzeko zuen laguntza behar-beharrezkoa egiten da. Instituzioek eta gure kirol-aholkularitzak emandako aholku eta irizpideei jarraituz, abonatuaren irudia desagertzen da bazkide bilakatzeko.

Bazkide guztiek, partida guztietara doan sartzeko aukeraz gain, lehenengo taldearen partida bakoitzean zozketatuko den afari batean parte hartuko dute, bertan izan edo ez izan.

Areto futbol zale gipuzkoarrak orokorrean, eta ibartarrak bereziki, errendimendua landu eta azpiko kategoriei zerbitzu ona eskeiniko dien kirol elkarte sendo bat izatea nahi badugu, zuena izan behar du lehenengo keinua.

http://www.lauburuke.com/bazkidea-egiteko-orria-hoja-de-datos-para-socis/

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!