6-2 galdu zuen Lauburuk San Juanen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2014ko martxoaren 24a

Ibarrako Lauburu areto futboleko taldeak 6-2 galdu zuen Iruñean, San Juan taldearen aurka.

Ibarrako areto futboleko taldeak geroz eta urrutiago du datorren denboraldiko Errege Kopa. Izan ere, asteburuan 6-2 galdu zuen Iruñeako San Juan taldearen aurka.

Ibarrako golak Unai jokalariak sartu zituen; hamabosgarren minutuan lehena, eta 38. minutuan, bigarrena. Loitzunek txartel horia ikusi zuen.

Partidako lehen zatian ondo aritu ziren ibartarrak; ondo defenditu zuten, baina arrisku gutxiko jokaldi batean, iruindarrek markagailua estreinatu zuten. Atsedenaldirako bost minutu geratzen zirela lortu zuen berdinketa Unaik.

Bigarren zatian ordea, San Juan taldekoak indartsuago sartu ziren, eta erraz gailendu ziren, sei gol sartuz.

Ibarrako jokalariak: Joseba, Xabi, Unai, Koldo, Ezeiza, Mauro, Garmen, Loitzun eta Victor.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!