Eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2026ko urtarrilaren 29a

Merkatu Txikia

Laskorain Ikastolak antolatu duen Gabonetako Merkatu Txikiaren balorazioa egiterakoan, aurten ere erantzun bikaina jaso duela nabarmendu beharrean gaude. Lehenik eta behin, Merkatu Txikian lanean aritu diren ikastolako ikasle, familia eta langile guztioi  eskerrik beroenak luzatu nahi dizkizuegu.

Helburu nagusiena ekonomikoa ez bazen ere, oso erantzun ona izan du aurtengo edizioak eta, 15.000 euro lortu ditugu.  Urtero bezala, saldu gabe gelditu den guztia Emaus Fundazioak jaso du; diru laguntza berriz  Zutani Elkartea, Ibarratik Misio Taldea eta  Tolosaldea Sahararekin taldeen esku geratu da, dituzten egitasmoetan orain arteko lana eginez jarrai dezaten. Txeke banaketa atzo arratsaldean egin zen.

Bestalde, Merkatu Txikia, diru laguntza jasoko duten gobernuz kanpoko erakundeak ez ezik, bertakoak ere laguntzeko ekarpen garrantzitsua dela deritzogu.

Beraz, eskerrak eman nahi dizkizuegu berriz ere zuei guztioi eta datorren ikasturtean indarberrituz egitasmo honi berriro ere ekingo diogula gogorarazi nahi dizuegu.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!