M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2025

Laskorain ikastola M8arekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2025eko martxoaren 8a

Laskorain ikastolan martxoaren 7an ospatu genuen M8a. Aurten, zaintza izan da gai nagusia, izan ere, oraindik, eremu erabat feminizatua da.

Urtero bezala, Laskolilatoia antolatu dugu Usabalgo eraikinaren inguruan; Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta Batxilergo 2. mailarainoko ikasleek eta irakasleek korrika egin dute emakumezkoen eskubideak aldarrikatzeko.

Ostean, Iurreamendi egoitzara egin dugu bisita, adinekoak zaintzen dituzten langileei esker ona adierazteko. Bertan azaldu dute ikasleek gaurko aldarrikapenen zergatia: «Etxeak eta herriak zaintzailez beteta daude, zaintza behar baitugu denok, baita zaintzaileek ere. Hortaz, zaintza denon ardura izanik, lanak ez dezala emakume aurpegia izan». Bukatzeko, bertako langileei aurreskua egin diete, eta egunean zehar eginiko paperezko lore moreak eman, haien lana eskertzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!