Merkatu txikia, elkartasun ufada

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2024ko abenduaren 12a

Aurten, 19. aldiz antolatu dugu Gabonetako merkatu txikia, abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra, kultur etxean; abenduaren 17tik 20ra egingo dugu material bilketa. Bertan eskuratutako dirua eskualdeko gobernuz kanpoko hiru erakunderen artean banatuko da.

Laskorain Ikastolatik, beste urte batez, merkatu txikia antolatu dugu Gabonetako oporretarako; abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra izango da, kultur etxean. Aurtengoan ere, bertan eskuratutako dirua Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean banatuko da; hori dela eta, Merkatu txikia, elkartasun ufada izena jarri diogu egitasmoari. Aurten, eskualdeko gobernuz kanpoko hiru erakunderen artean banatuko da dirua: Tolosaldea Sahararekin, Ibarratik Misio Taldea eta Zutani elkartea.

Antolaketa eta salmenta lanetan ikastolako ikasle, familia eta langileak arituko gara. Abenduaren 17tik 20ra bitarte bilketa lanetan ariko gara, arratsaldero, 17:30etik 19:00etara, kultur etxean bertan.

Merkatu txikiko salmenta egunak: abenduak 23, 26, 27, 28 eta 30; eta urtarrilak 2, 3 eta 4.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!