Mundu mailako arazoa dela badakigu, baina hori konpontzeko, zergatik ez herritik hasi? Itsas hondakinak eta, bereziki, plastikoen pilaketa-arazoa mundu mailako arazo larrienetarikoa da; izan ere, plastikoa ez da inoiz desagertzen eta arazo larriak sor ditzake. Besteak beste: ekosistemen suntsipena, giza osasuna, kutsadura kimikoa… 1,5 milioi itsas animalia baino gehiago hiltzen dira urtero kutsadura plastikoaren ondorioz. Baina itsas hondakin horien % 80 barnealdeko herrietatik dator ziklo hidrologiko eta haizearen bitartez.
TOLOSAKO EGOERA
2020. urtean egindako ikerketa luze baten ondoren, datu bilaketa handia egin zuten Tolosan. Plastikoa izan zen gehien pilatu zen hondakinetako bat 902.167 kilogramorekin, bestalde errefusa kantitate handitan sortzen dela konturatu ziren 2.224.330 kilogramo pilatu baitziren.
DUELA URTE BATZUK ETA GAUR EGUNGO EGOERA
Plastikoa da gehien sortzen den itsas hondakina. Urteen poderioz, plastikoa geroz eta gehiago erabiltzen da. Hori nabarmena da, supermerkatuetan dena plastikoz josita egoten baita, eta hori ekiditea ez da horren zaila. Orain dela urte batzuk, elikagaien erosketak plazan edo azokan egiten ziren gehienbat, horrek plastiko kantitate txikiagoa sortzea eragiten zuen. Pixkanaka supermerkatuetan plastiko gehiago erabiltzen hasi ziren, higiene edo itxura hobe batengatik. Nabarmenena supermerkatuek erabiltzen duten alferrikako plastikoa, gaur egun barazki guztiak plastikoz bilduta daude eta. Helduek etengabe aitortzen dute, beraien garaian ez zeudela gaur egungo murrizketa ahaleginak, eta birziklatzea ere ez zegoela gaur egun bezala ikusita.
ITSAS HONDAKINEN ERRONKA
MATER ingurumen-hezkuntzako zentro berritzailea da, eta pertsonak eta komunitateak naturarekiko errespetu handiagoa duten bizimoduetara bideratzea du helburu. Bosgarren urtez jarraian, MATER "Itsas hondakinen erronka” garatzen ari da Gipuzkoako 9 ikastetxetan. Guk plastikozko tapoiekin lan egitea erabaki dugu ez direlako birziklatzen eta asko sortzen direlako.
PLASTIKOZKO TAPOIAK
Plastikozko tapoiak dira gehien sortzen diren itsas hondakinetako batzuk; hain zuzen ere 5. lekua dute top10 ean. Baina arazoa beste bat da, gaur egun, birziklatzeak muga asko ditu; besteak beste, tamaina, kolorea edo materialak. Tapoien kasuan tamaina txikikoak izateagatik ez dira birziklatzen. Material bat edo gehiagoz eginda badaude ere ez dira birziklatzen. Nabarmena da azken urte hotan saitu direla irtenbide bat ematen, baina ez da guztiz egokia. Orain, plastikozko tapoiak, beraien botilari lotuta daude; hala ere, ez dira birziklatuko, material desberdinez osatuta daudelako eta tapoiak txikiegiak direlako. Plastikoa oso material iraunkorra eta degradatzeko zaila da naturan dauden mikroorganismoengatik.