Kutxa Bira Laskorain Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2021eko maiatzaren 13a

Maiatzaren 11n Laskorain ikastolara iritsi zen Kutxa Bira, Argitxoren eskutik.

Azken asteetan Euskal Herria eta diaspora zeharkatzen ari da Kutxa Bira ekimena. Osasun krisiaren ondorioz, euskararen aldeko hainbat eta hainbat ekitaldi bertan behera geratu direnez, Iparra Hegoa elkarteak martxan jarritako ekinaldia da Kutxa Bira. Herriz herri dabilen egurrezko kutxa bat da ekimenaren protagonista nagusia, eta maiatzaren 11n Laskorain ikastolan egin zuen geldialdia kuxa berezi honek. 

Argitxoren eskutik iritsi zen kutxa Sakramentinoetara. Ondoren, HH, LH eta DBHko ikasleek giza katea eginez Usabalera garraiatu zuten. Hara iritsitakoan, Batxilergoko ikasleek hartu zuten txanda, dantzak eta kantuak eskainiz. 

Harrera egiteaz gain, herri bakoitzak sentitzen duena kutxara sartzeko aukera du, eta horixe egin zuten gure ikasleek ere. Euren desio edo ametsak, eta ikastolaren ikur den Argitxoren txintxarria kutxan sartu genituen, bidea egiten jarrai dezan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!