Hirugarren postua lortu du Laskorainek, Espainiako Cansat lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2018ko maiatzaren 10a

Cansat 2018 Zaragozan ospatu da pasa den asteburuan. Bigarren Hezkuntzako ia 100 ikasleren artean izan dira Laskorain Ikastolako taldeko partaideak, Zaragozako Etiopia zentroan, lanean eta lehian.

Duela bi asteko Cansat Euskadi txapelketan bezala,  Iker Canales, Ander Martinez de Rituerto eta Urko Odriozola ikasleek hartu dute parte ekimen honetan.

Ostiralean aurkeztu zuten proiektua taldekideek eta larunbatean aireratu zuten Cansat-a, Cosmic Research taldearen suziriei esker. Aipatzekoa da burutu beharreko bi misioetatik talde guztientzat komuna zen lehen misioa talde gutxi batzuk lortu zutela, Laskorain Ikastola barne. Egun honetako lana, ikasturte guztian egindakoa eta epaimahaia eta ikusle guztien aurrean egindako aurkezpen bikainari esker, hirugarren postuan sailkatu dira tolosar gazteak.

Bestalde, azpimarragarria da antolakuntzarekin elkarlanean eta epaimahaian aritu dela ESA (European Space Agency) taldea.

Taldekide guztiek eskerrak eman nahi dizkiete lan honetan zuzenean nahiz zeharka lagundu duten "El Kilo" denda, Tabakalera-Hirikilabs eta ikastolako ikasle eta irakasle guztiei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!