Abenduaren 6a auzolanerako baliatuta

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2017ko abenduaren 6a

Gaur, abenduak 6a, lan egutegi propioa aldarrikatzea helburu hartuta, auzolanerako elkartu dira Tolosako Laskorain ikastolako hainbat guraso, ikasle eta langile. Guztira, 200 lagunetik gora elkartu dira auzolanerako. 

9:00etatik 12:30ak arte aritu dira jo eta su. Lan mordoa egin dute, besteak beste: patioa txukundu, bi horma-irudi erraldoi margotu, zakarrontzi berriak jarri, bizikleta aparkalekuak lotu, iaz erabilitako bi gela zuriz margotu, bi tipi dotore egin, erretenak garbitu, liburutegiko liburuak antolatu... Dena den, ez da guztia lana izan; izan ere, 11:30ak aldera, ikastolako sukaldean bertan prestatutako hamaiketakoa eta haurrek egindako taloak jateko aukera ere izan dute eta, jakina, taldeko argazkia ere atera dute. Auzolan hau beste askoren hasiera izan dadila!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!