Auzolana egingo dugu bihar Laskorain Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2017ko abenduaren 5a

Datorren abenduaren 6an, lan egutegi propioa aldarrikatzea helburu hartuta, auzolanerako elkartuko gara Laskorain ikastolako hainbat guraso, ikasle eta langile; guztira, 250 lagunetik gora.

9:00etatik 12:30ak arte arituko gara jo eta su, eta lan-zerrenda ere prest dugu. Besteak beste, lanok egingo ditugu: patioa txukundu, bi horma-irudi erraldoi margotu, zakarrontzi berriak jarri, bizikleta aparkalekuak lotu... 

Dena den, ez da guztia lana izango; izan ere, 11:30ak aldera, ikastolako sukaldean bertan prestatutako hamaiketakoa jateko aukera izango dugu eta, jakina, taldeko argazkia ere aterako dugu.

Auzolan hau beste askoren hasiera izan dadila!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!