Ikuskizun ibiltaria antolatu dugu urriaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2017ko urriaren 11

Iritsi da Laskorain ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko eguna eta horretarako Ikuskizun Ibiltari bat antolatuko dugu datorren urriaren 28an, larunbata, 17:30ean

Izena ematen duzuen guztiokin lau talde osatuko ditugu eta ikuskizuna Sakramentinoetako patioan bukatuko da jaialdi batekin. 

Ikuskizuna modu egokian antolatu ahal izateko, ezinbestekoa dugu ikusleen kopurua jakitea, eta horretarako urriaren 20a baino lehen izena eman dezazuen eskatu nahi dizuegu. Horretarako, ondorengo esteka bete behar duzue.

Izen ematea, bakarrik edo taldean izan daiteke. Bat baino gehiago bazarete, mesedez idatzi zuetako baten izen-abizenak eta helbide elektronikoa, eta jarri zenbat lagun etorriko zareten. Ikuskizuna doakoa da. 

Anima zaitezte Ikastolaren hasiera garaiak irudikatuko dituen ikuskizun ibiltari honetan parte hartzera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!