Korrika 20 -2017-

Korrika Uztaritzen

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2017ko apirilaren 3a

Laskorain Ikastolako 130 lagun Uztaritzera joan ginen igandean egunpasa. Baionatik Uztaritzera oinez joan, eta ondoren Uztaritzeko ikastolakoekin batera bertan bazkaldu eta Korrikan parte hartu genuen. Giro bikaina izan genuen. Bihar, berriro aterako gara Korrikara, 7:45ean lekukoa suhiltzaileen parean hartuko dugularik. Aurten gainera, Ikastolak 50 urte betetzen dituela eta, ikasketak amaitu zituzten lehenengo belaunaldiko ikasleek eramango dute lekukoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!