Ustaritzeko eta Tolosako Ikastola

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2016ko urriaren 13a

Ustaritz eta Tolosa senidetuak daude, eta hartueman hori indartzeko asmoa dago herri mailan, beraz aukera paregabea iruditu zaigu bi ikastolen arteko harremanari ekitea.

Ustaritzeko Ikastolako neska-mutilak Tolosan izan ditugu 3 egunez, eta Tolosa eta tolosarrak ezagutzeaz gain, asteartean  Ustaritzeko ikastolako lagunekin topaketa polita bizi izan genuen Laskoraingo LH 4. mailako ikasleak.

Leaburura oinez joan ginen eta bertan Ustaritzeko lagunekin jolas ezberdinak egin genituen.

Elkar ezagutzeko aukera polita izan genuen, eta ikasturtean zehar harremanetan jarraitzeko asmotan agurtu ginen, udaberrian beraien herria ezagutzeko aukera berri bat sortzeko ideiarekin.

Topaketa honekin, ondo pasaz, hain gertu egon arren, urrun ikusten ditugun lagunak eta eskualdeak ezagutzeko aukerak bilatu nahi ditugu.

Udaberrian Ustaritzera gerturatuko gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!