Kataluniako Begues abesbatza Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2016ko maiatzaren 26a

Begues-eko (Bartzelona) Coralib abesbatza maiatzaren 27tik 29ra Tolosan izango da, Laskorain Ikastolako abesbatzak apirilean egin zion bisita itzultzeko. 

Begues 6.000 biztanleko herria da, hiriburutik 25 kilometrotara. Bertako institutuko abesbatza da datorrena, 12-15 urte arteko 20 ikaslez osatua, Manel Cubeles zuzendari dutela. Asteburuan familia tolosarren etxeetan izango dira. Etzi, ostiralean, kontzertua eskainiko dute bi abesbatzek Sakramentinoen elizan 20:00etan, larunbatean Donostia bisitatzeko aprobetxatuko dute eta igandean itzuliko dira etxera.

Kontzertuan bi ikastetxeetako abesbatzek parte hartuko dute. Laskoraingoa 30 ikaslek osatzen dute, 10-13 urte artekoak, zuzendaria Naiara Mintegia dutela.

Elkartruke honen helburuak Laskorain abesbatza motibatzea eta indartzea, harremanak sendotzea, beste abesbatza eta herrialdea ezagutzea dira.

Ez da bi abesbatza hauen arteko lehen elkartrukea, 2011n ere burutu zutelako. Aurretik Erroman 1999an, Vilafranca del Penedes (Bartzelona) 2004an, Luanco (Asturias) 2006an eta Bartzelonako abesbatzarekin 2009an beste truke batzuk izan ditu Laskorain abesbatzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!