Kanboko ikastolarekin elkartrukea

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2016ko maiatzaren 9a

Lehengo astean, Laskoraineko DBH1eko ikasleak Kanbon izan ziren Xalbador kolegioarekin  duten trukearen bigarren atala burutzeko.

Bertan, euskalkia, bizimodua, ohitura desberdinak ezagutzeaz gain, adin bereko gazteekin harreman berriak egitea dugu helburu. Hori guztia lortzeko, tailer desberdinetan aritu dira lanean bi ikastetxeetako ikasleak elkarrekin.

Laugarren urtez egin den truke honetan, berriz ere, zoragarri ibili dira ikasleak zein irakasleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!