Ostiralean bidaia egin, hango familiekin elkartu eta kontzertua eskaini zuten Begueseko institutuan. Institutu bertako koroa da Coralib, 12-15 urte arteko 20 ikasleko taldea, Manel Cubeles zuzendaria dutela. Tolosatik 30 ikasle joan ziren, 10-13 urte artekoak Naiara Mintegiaren zuzendaritzapean. Kontzertuan abesti hauek eskaini zituzten: Give it up, Mendian gora, Vois sur ton chemin, Ilargia (estribiloa katalanez), Someone like you eta Yau samayaye. Ikuslegoak txalo zaparrada eskaini zien tolosarrei. Katalanek bere errepertorioa kantatu ondoren, elkarrekin bi koroek abesti bat eskaini zuten.
Larunbata Bartzelonan pasatu zuten bertako gauza interesgarrienak bisitatuz: Sagrada Familia, Ramblak, katedrala, La Pedrera, Batllo etxea, katedrala, udaletxea, Montjuich... eta Ziudadela parkean bazkaldu zuten.
Elkartruke honen helburuak Laskorain abesbatza motibatzea eta indartzea, harremanak sendotzea, beste abesbatza eta herrialdea ezagutzea dira. Ez da bi abesbatza hauen arteko lehen elkartrukea, 2011n ere burutu zutelako. Aurretik Erroman 1999an, Vilafranca del Penedes (Bartzelona) 2004an, Luanco (Asturias) 2006an eta Bartzelonako abesbatzarekin 2009an beste truke batzuk izan ditu Laskorain abesbatzak.
Begueseko abesbatzak maiatzaren bukaeran etorriko dira Tolosara elkartrukea osatzeko.