Truke honen helburuak Laskorain abesbatza motibatzea eta indartzea, harremanak sendotzea, beste abesbatza eta herrialdea ezagutzea dira.
Ez da bi abesbatza hauen arteko lehen trukea, 2011n ere burutu zutelako. Aurretik, Erroman 1999an, Vilafranca del Penedesen (Bartzelona) 2004an, Luancon (Asturias) 2006an eta Bartzelonako abesbatzekin 2009an ere egin izan ditu trukeak Laskorain abesbatzak.
Gaur egun 10-13 urte bitarteko 30 ikasle daude abesbatzan, Naiara Mintegia zuzendari dela. Abesti hauek eskainiko dituzte ostiralean Begueseko institutuko areto nagusian eskainiko duten kontzertuan: Give it up, Mendian gora, Vois sur ton chemin, Ilargia (estribiloa katalanez), Someone like you eta Yau samayaye.
Kantariak hango abesbatzeko partaideen etxeetan izango dira hiru egunetan. Bartzelona ezagutzeko aukera izango dute larunbatean eta igandean itzuliko dira etxera.
Begueseko abesbatzak maiatzaren bukaeran etorriko dira Tolosara elkartrukea osatzeko.