14.000 eurotik gora bildu ditu aurtengo merkatu txikiak

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2016ko urtarrilaren 27a

Laskorain Ikastolaren merkatu txikian bildutako dirua, Ibarrako Misio Taldea eta Tolosaldea Sahararekin elkarteentzat

Laskorain ikastolak 20. aldiz antolatu du merkatu txikia, udalaren laguntzarekin. Egitasmoak «urtez urte jasotzen duen erantzuna areagotzen ari da» azpimarratu dute. Beraz, «gure esker ona modu batean zein bestean ekimen honetan parte hartu duzuen guztioi».

Guztira 110 dendarik eta erakundek hartu dute parte; antolaketan nahiz salmenta txandatan arduradun eta laguntzaile gisa, hamaika egunetan zehar, 200 guraso, irakasle, ikasle eta ikasle ohi aritu dira.

Helburu nagusiena ekonomikoa ez bazen ere, 14.000 euro baino gehiago lortu dituzte. Ibarrako Misio Taldea eta Tolosaldea Sahararekin Elkartearentzat izan da bildu den dirua. Saldu gabe gelditu den guztia, berriz, Emaus Fundazioak jaso du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!