Ikastolako abesbatzen kontzertua, astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2015eko abenduaren 16a

Abenduaren 21ean, astelehena, Laskorain Abesbatzak Eguberri kontzertua eskainiko du 19:30ean Sakramentino elizan.

Bi talde desberdin dira: LH 3-4. mailako 21 ikasle batean, eta LH 5-6 eta DBHko 29 ikasle bestean.

Txikiek Akai Hana abesti japoniarra, I like the flowers, Ku ku ué eta Oilarrak kanta kantari gabonetako abestia eskainiko dituzte.

Handiek berriz, Dudabda, Mendian gora, Vois sur ton chemin, Ilargia (Ken7), Someone like you eta Gabon gaua kantak eskainiko dituzte.

Ondoren, bi abesbatzek elkarrekin Urrundik abestia interpretatuko dute.

Pianoan Ana Iparragirre izango da, perkusioan Mattin Zeberio eta zuzendari lanetan Naiara Mintegia.

Gonbidatuta zaudete guztiok kontzertu honetara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!