Bretoiak Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2015eko urriaren 2a

Urtero bezala, Laskorain Ikastola eta Brest inguruko Diwan eskolako DBH 4ko ikasleak trukea egiten ari dira.

Bretoiak astebetez izango ditugu Tolosan, eta oro har, eta familietan, bereziki, euskarak duen errotze maila ezagutzeko aukera izango dute.

Truke honetan gaztelera eta frantsesa lantzea dira helburu nagusiak, baina bada bestelako helburu nagusi bat: herri izaera ematen digun adierazlerik nagusiena hizkuntza dugula ohartaraztea gaztetxo hauei, izan bretoi, izan euskaldun.

Aurten, gainera, ikasle eta irakasle bisitariek izango dute Gipuzkoako ikastolen festa nagusia den Kilometroak ezagutzeko aukera. Elkarrekin Usurbilen GATTUNK!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!