Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mugikor zaharren bilketa
Komunikabideak direla medio, zuetariko askok, Oier gure ikaslearen kasua ezagutzeko aukera izan duzue. Oier Euskal Herrian Sanfilippo gaixotasuna duten 7 haurretako bat da. Gipuzkoan Oierrena da kasu bakarra.
Oierrek bere gaixotasunari aurre egin ahal izateko eta, beraz, biziraun ahal izateko, botika berezi bat behar du. Botika hori gaixotasun bera duten animaliekin frogatu dute Amerikako Estatu Batuetan eta, dirudienez, egindako frogek emaitza onak eman dituzte.
Hori dela eta, “Sanfilippo Stop” fundazioak Euskal Herrian gaixotasun hau daukaten haurrentzat entsegu kliniko bat egiteko aukera dauka, baina entsegu kliniko hori egin ahal izateko behar den diru kopurua handia da.
Laskorain Ikastolan egingo dugun lehenengo ekimena mugikor zaharren bilketa izango da, ondoren mugikor zaharrak biltzen dituen enpresa batek dirua ordainduko du eta.
Beraz, eskertuko genizueke, etxean mugikor zaharrik izanez gero, ikastolara ekartzea. Mugikorrak uzteko lekuak jarriko ditugu Tolosako leku gehiagotan, eta baita Gipuzkoan, beraz aukera izango da leku gehiagotan uzteko ere.
Aportazio ekonomikorik egin nahi duenarentzat:
KUTXABANK 2095 0028 80 9113398728
LA CAIXA 2100 5839 75 0200141215
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?