Bakarren batzuk entzungo zenuten terminoa: "METAVERSOA". Metaversoa (« helmuga » eta « unibertsoa » akronimoak) interneten hurrengo belaunaldia adierazten duen kontzeptua da, interneten hainbat gailu eta garapen teknologikoren erabilera aplikatuan esperientzia murgiltzailea eta multisentsoriala deskribatzen duena. Terminoa Neal Stephenson-ek idatzitako Snow Crash zientzia fikziozko eleberritik dator.
Metaversoa, hainbat espazio birtual tridimentsional, partekatu eta iraunkorrek osatzen dute, aurrez sorturiko unibertso birtual bati lotuak.
Zertaz ari naizen ez dakizuenentzat... Facebook ezagutuko duzue. Azken asteetan izenez aldatu duela ere entzungo zenuten. "Infinito" itxurako logo urdin berri bat ere azaltzen da azkenaldian.
Aldaketak enpresa jabeari bakarrik eragiten dio; beraz, sare sozialak Facebook izena izaten jarraituko du, eta aldaketak ez du ia inolako eraginik izango praktikan erabiltzaile gehienentzat. Facebook sare sozialaz gain, Instagram, WhatsApp, Messenger eta Oculus ere baditu konpainiak.
Tamalez honelako enpresen mugimendu orok eragina du zeharka gure bizitzetan. Kasu honetan etorkizuna nondik norakoa izan daitekeen ere aurreratzen du. Gizarte birtualizatu baterantz. Hau zergatik diodan? "Metaverso"etan gizakiak sozialki eta ekonomikoki elkarreragiten dute, ziberespazio bateko euskarri logiko baten bidez, mundu errealaren metafora gisa jarduten duena, baina han ezarritako muga fisiko edo ekonomikorik gabe.
Muga fisiko eta ekonomikorik gabeko gizartea, ona ta guzti dirudi! Bai baino gizarte birtuala, bizi birtuala.
Metaversoak Interneteko hurrengo jauzi ebolutibo handia eskainiko digu... edo ezerezean gera daiteke porrot egiten duelako. 2003an ere izan zen antzeko egitasmo bat: Second Life izenekoa. Bizi bat aurrera eramatea nahiko ez bagenu to beste bat! Portzierto Second life oraindik martxan dago...
Oraindik oso goiz da, baino Facebook bezalako enpresak, azpiegiturak eta lehen kontzeptuak sortzen hasi dira, bertara eraman gaitzaketen gailuak ere sortzen dabiltza etorkizun horretara eramateko. Beraz, kontzeptu bat da, errealitate bat baino gehiago... oraindik!
Oraindik ez ditugu kontzeptu hori erreal bihur dezaketen teknologiak. Ez dugu errealitate birtualeko gailurik, unibertso horren barruan modu errealistan bageunde bezala mugiaraziko gaituenik. Azpiegitura osoa ere falta da, diseinuari dagokionez. Sortu nahi den unibertsoa da, baina oraindik ez du eskualderik, kalerik edo ezer, lehen probetarako erabiltzen ari diren gela birtual batzuk besterik ez.
Aplikazio praktikoak ere izan ditzake, partekaturiko bulego birtuala, etxetik konektatuta, berdin dio pijaman edo orraztu gabe zauden, gainerako pertsonek ikusiko dutena zure avatarra izango da, zure pertsonaia birtuala.
Metaverso batek ere bere ekonomia izan lezake, gure benetako diruarekin eros dezakegun moneta birtual motaren batekin, edo eskaintzen dituen interakzioekin irabazitakoa. Agian lanpostuak ere sor daitezke. "Zertan ari da zure iloba? Metaversoko denda birtual bateko arduraduna da ". Nahiko ez bagenu Bitcoin edota kriptodiruarekin...
Honetaz gain, fisikoki urrun dauden pertsonekin elkarreraginean aritzeko aukera ere emango digu, modu "errealistagoan", gure begi birtualei eta eramaten ditugun errealitate birtualeko kaskoaren sentsoreek erreproduzitutako keinuei begiratuz. Elkarrekin hitz egin ahal izango dugu, mundu birtualetan paseatu ahal izango dugu, eta berdin dio nondik konektatzen garen. Fisikoaren amaiera izango ote da bere osotasunean?
Hurrengo urteetan beraz, errealitate birtual berri horrekin konektatzeko gailu berriak nola merkaturatzen diren ikusiko dugulakoan nago. Betaurrekoak ia ezinbestekoak izango dira mundu birtual horretan, ea ordurako musukoaren erabilera utzita dugun ze teknologiak aurrera doaz baino betaurrekoak eta musukoak oraindik ez dira oso ondo elkar ulertzen...
Eta hau guztia orain ez dugun intimitate osoarekin noski!