Aizkora eta harri-jasotze txapelketak

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Anjel Sarasola 2019ko ots. 8a, 18:00

Urrezko Aizkolarien Txapelketan, gizonezkoen binakako lehian, bi finalista zehaztu dira. Aitzol Atutxa eta Julen Alberdi Txikia-k Arria V.a eta Rekondoren aurka irabazi zuten Abadiñon, bi minutuko abantailarekin eta finalerako sailkatu dira. Txapelketa irabazteko faboritoak dira.

Beasaingo finalerdian Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño gailendu ziren; Iñaki Azurmendi eta Ugaitz Mugertzari minutu eta erdi atera zieten.

Emakumezkoetan Irati Astondoak irabazi zion Xanta Sousari, Abadiñon, eta lehen puntua lortu zuen. Beasainen, Sousa ez zen azaldu, lesioren bat tarteko, eta aurkari zuen Nerea Sorondo sartu da zuzenean finalera.

Urrezko harri-jasotzaileen txapelketan, Imanol Illarramendi Kortaberri-k zortzi jasoaldi eman zizkion 175eko errektangularrari eta zortzi 150 kiloko kubikoari Abadiñon. Beasaingo saioan, Aimar Galarragak errektangularrari, bederatzi jasoaldi eta kubikoari, zazpi eman zizkion. Kortaberri aurretik geratzen da, 25 kiloko tartearekin. Goenatxo III.a finalean dago, bederatzina jasoaldi eginda.

Azken finalerdia, aizkoran eta harri-jasotzean, hilaren 17an jokatuko dute Oñatin. Aizkoran, batetik, Iker Vicente eta Ruben Saralegi, Arria V.a eta Rekondoren aurka. Bestetik, Irati Astondoa eta Itsaso Onsalo. Harri-jasotzen Xabier Aranguren Guzta ariko da. Finala martxoaren 3an izango da, Azpeitiko Izarraitz frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!