Arria V.aren apustua, igandean Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Anjel Sarasola 2017ko abenduaren 1a

10 kanaerdiko eta 10 kilometroko lana dute aurretik 4.000 euro jokatu dituzten bi aizkolariek.

Ibarran bizi den aizkolari errezildarraren apustuaren eguna iritsi da: igandean 12:00etan Azpeitiko zezen plazan. Zaldua eta Xabier Orbegozo Arria V.ak 10 kanaerdiko ebaki eta 10 kilometro korri beharko dituzte. Lanak azkarren egiten dituenak beste aldearen 4.000 euroak eramango ditu etxera.

Denbora damakigu apustu honen inguruan hitz egiten. Eta azkenean, eguna iritsi da. Hasiera batean Arria V.a ikusten genuen faborito. Denbora joan ahala, Zaldua aizkoran oso ondo dagoela ikusi dugu. Bigarren mailako txapelketan, Euskal Herrikoan, bigarren egin zuen eta lehen mailara pasa zen. Xabier Orbegozok, aldiz, uko egin zion txapelketari, eta hirugarren mailara jaitsi zen.

Paperaren gainean, errezildarrak faborito izaten jarraitzen du baina apustu oso polita izango dela aurreikus daiteke. Egunean bertan ikusiko da gauzak nola dauden; herri kirol zaleak eguna iristeko gogotsu gauden bezala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!