[Herri kiroletatik] Alegian, harri-jasotzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Anjel Sarasola 2017ko uztailaren 14a

Idoia Etxeberria Alegian egotekoa zen, igandeko harri-jasotzaile jaialdiko kartelak horrela iragartzen zuelako. Baina ez da posible izango.

Kartelean agertzen ez zena eta egongo dena, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a izango da. XII. Harri-Jasotzaileen Txintxarri Saria jokatuko da Alegian, 18:30ean, Larraitz Auzoko plazan. Aimar Irigoien, Iñigo Eizagirre Eiza, Elias Perez, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Xabier Peñagarikano eta Mikel Lopetegi Urra ariko dira Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketan, lehian. Aimar Irigoien eta Urra-ren artean egongo dela uste dut txapelketa. Lehena faborito, baina Mikel Lopetegiri irabazteko dena eman beharko du errezildarrak. Urrak erakutsi zuen urrezko txapelketan maisuari irabazteko gai dela. Hain justu, maisua izango da jaialdia zabaldu eta itxiko duena. Izeta II.a Alegian izan da Txintxarri Sariko edizio guztietan; harri-jasotzaile bezala ez baldin bazen, laguntzaile bezala. Txalekoa aurten zintzilikatuko du Izeta II.ak, eta Alegiari azken erakustaldi batekin esango dio agur. Semeaz gain, bere eskolako hainbat harri-jasotzaile txapelketan aterako dira. Plazarekiko loturari agur esango ez dionaren erakusle.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!