[Herri kiroletatik] Asteasura, Urtezaharrean

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Anjel Sarasola 2016ko abenduaren 29a

Urtero bezala, Urtezahar egunean Asteasun herri kirol jaialdia egongo da, 17:00etan hasita.

Egursport-ek antolatuta, urrezko aizkolarien eta harri-jasotzaileen txapelketako finalak jokatuko dira, Usarrabin. Aizkoran Aitzol Atutxa, Iñaki Azurmendi eta Jon Rekondo ariko dira. Beraz, bizkaitar bat, gipuzkoar bat eta nafar bat. Larunbateko finalean 14 kanaerdiko ebaki beharko dituzte.

Harri-jasotzaileen finalean Izeta IV.a semeak, Izeta II.a aitak, eta Jokin Eizmendik neurtuko dituzte indarrak. Egin beharreko lana: 150 kiloko errektangularrarekin, 113ko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin bi minutuko txandak. Oraingoz, 51 jasoalditan dago marka. Izeta II.a da faborito.

Aizkoran, ezustekorik ezean Atutxa da faboritoa. Baina, argi. Aizkoran garaiz kanpo gaudela gogoratu behar da, udako txapelketak bukatuta. Euskal Herrikorako prestaketa ondoren, Atutxa pixka bat lasaitu egin baldin bada, nahiz eta zaila den mutil hori lasaitzea, Azurmendi eta Rekondo sasoiko daudela ikusi dugu. Hala ere, niretzat faborito argia Aitzol Atutxa izango da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!