Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
KALITATEZKO AHOTSAK PUBLIKO GUZTIENTZA
Tolosako HODEI abesbatza pasa den maiatzan Bartzelonako Roig Korai nesken taldearekin elkartruke bat ospatu zuen Bartzelonan.
Orain bueltako kontzertuaz disfrutatzeko parada edukiko duzue Tolosan.
Datorren larunbatean, hilak 12a, Santa Klarako elizan gaueko 20,30etan, bi taldek kontzertu berezia eskeiniko dute. Programa anitza eta atsegina izango da :euskal kantak, Catalunyako kantak, zein beltz espiritualak eta polifonia ezberdinez osatutako bi egitarau zoragarri. Piano eta klarinetearen laguntzaz ( Aitor Iraola, Luis San Sebastian eta Paul Perera) bi koruak Laia Santanach eta David Azurzaren zuzendaritzapean arituko dira kantu alaiez betetzen Tolosako Santa Klarako eliza. Bartzelonako esperientzia zoragarria eta gero azpimarratu daiteke bi taldeen ahotsen kalitatea eta lan egiteko modu ezin hobea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?