[AULKITIK] Garaipena ligako lehen partidan

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Goenaga 2018ko ira. 13a, 15:01

Denboraldi-aurre bikain eta gogorra alde batera utziz 2018-2019 denboraldiari ekin genion igandean Irunen. Denboraldi-aurrean jokatutako partidak eta lehengo urteko denboraldi bikaineko sentsazioak berreskuratu nahi genituen lehen partida honetan. 

Bagenekien ez zela aurkari erraza izango, baina argi genuen gure jokoa eginez gero inork ez gintuela geldituko.

Partidari hasiera eman eta berehala iritsi zen gure Maddiren lehen gola. Minutu gutxi pasa ondoren gure Bengol-i esker iritsi zen bigarrena. Ezin genuen erritmoa jaitsi, eta berehala iritsi zen partidako hirugarren gola, Goeren pase bikaina eta Maddiren errematearekin.

Nabaritzen zen oraindik lehen partida zela eta erritmo altua jarraitzea zaila zela baina atsedenaldian gure Martzelek ekarritako platanoak eta naranjak jan eta berriro zelaira joan ginen.

Bigarren zatia hasi eta minutu gutxitara sartu zuen Goek gola 0-4ko markagailua utziz. Partida bikaina egin genuen baina oraindik bide luze eta polita geratzen zaigu neskak.

Hala ere, bide honetatik jarraitu behar dugu bukaerara arte, etsi gabe.

Bestalde, animo Eiderrentzako zoritxarrez orkatila bihurritu baitu. Berehala izango zara berriro gurekin!

Asteburu honetan, irailak 16, Elorrioren aurka izango dugu partida 11:45ean Usabalen!

Bertan itxarongo zaituztegu!

Aupa Tolosa takatra!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!