Aurrera jarraitzeko 3 puntu gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Goenaga 2016ko mar. 15a, 14:40

Igandeko partida iritsi zen eta kasu honetan aurkaria Intxaurdi zen. Bagenekien talde hau sailkapenean ez zebilela hain ondo, baina hala ere argi genuen ez zela partida erraza izango. 

Hori buruan edukiz, lehenengo minututik dena emateko ilusioarekin joan ginen Donostiara eta askorik berotu gabe, partida hasi genuen. Lehen minutuetan ez ginen gustura sentitzen eta horren haritik beraiek aukera batzuk eduki zituzten, baina zorionez zorterik gabe.

Minutuak aurrera joan ahala, berriz, gure jokoa egiten hasi ginen eta horrela iritsi zen gure lehen gola, atsedenaldira 0-1koarekin joanez. Bigarren zatia nahiko antzekoa izan zen; gol baten aldea bakarrik genuen eta argi genuen alde hori handitu behar genuela partida irabazitzat uzteko eta hainbat aukeraren ondoren, 2 gol sartu genituen, partida 0-3 irabaziz.

Argi dago ez zela gure partida onena izan eta ez genuela gure jokurik onena egin, baina gauza irabaztea zen eta gure helburua beterik, 3 puntu gehiago lortu izanarekin geratzen gara.

Datorren astean ligako partidarik garrantzitsuena izango dugu, lehenengo postuan dagoen Arizmendi taldearen aurka, hain zuzen ere. Txipa aldatu, gure jokoa eginez irabazi diezaiokegula pentsatu eta astean zehar ondo entrenatuz aurre egingo diegu.

Denon artean indartsuagoak garelako, aupa neskak!

________________________________________________________________

JUBENILAK
ZARAUTZ 0 – TOLOSA 3
Golegileak: Ainhoa Garikano (2) eta Eider Calahorra

KADETEAK
LAZKAO 0 – TOLOSA 3
Golegileak: Eider Tejeria eta beste biak bere atean

INFANTILAK
AÑORGA 2 – TOLOSA A 1
BEASAIN 2 TOLOSA B 8

ALEBINAK
TOLOSA A 4 – TOURING 6

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!