Aulkitik: "Txapeldunen fasera!"

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Goenaga 2015eko azaroaren 18a

Orio, bagenekien ez zela partida erraza izango; irabaziz gero igoera fasera sailkatuko ginelako, baina gure artean konfiantza nabaria zen, halaxe ilusio eta gogoz joan ginen Orio aldera.

Hotza egiten zuen, baina ez zen aitzakia, musika, txupatxus eta ‘tronkitoekin’ batera, eta nola ez, Imanol eta Marcelino gure entrenatzaileen txarlekin batera berotzera atera ginen.

Hasierako lehenengo 15 minutuetan beraiek izan zituzten aukerak, baina gu ere joko on baten bitartez hasi ginen gure aukerak sortzen. Atsedenaldira 0-0 iritsi ginen, baina irabazi beharra genuenez horrela iritsi zen gola bigarren zatian Ainhoaren bitartez! Aukera gehiago izan genituen markagailua aldatzeko baina azkenean horrela bukatu zen partida. Lan bikaina egin genuen, eta orain bai txapeldunen fasera klasifikatu garela baina ala ere geratzen diren partidak irabazi beharrak daude! Gogor neskak horrela jarraitu beharra daukagu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!