Aulkitik: Izaro Goenaga

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Goenaga 2015eko martxoaren 11

Aurkari zaila, baina bagenekien 3 puntuak etxean geratu behar zirela eta asmo horrekin  iritsi ginen denak Usabalera.Aldageletan musikarekin batera partidan kontzentratzen hasi ginen,entrenadoreen txarla entzun eta berotzera atera ginen motibazioz beterik.

Beroketa sakon bat egin eta gero, izerdi patsetan zelaira atera ginen eta orduan bai iritsi zirela gure taldeko “patatxungak”: Mirari eta Cristina,beraien muletekin batera eseri eta beraien ahotsak bertan uzteko asmoarekin.Gogor ekin genion partidari eta minutuak pasa ondoren  hasi ziren lehenengo aukerak sortzen, eta horrela iritsi zen Joanaren gola, eta bereala bukatu zen lehenengo zatia.Oraindik 45 minutu geratzen ziren baina gure fisikoa nabaritzen hasi zen eta Mireiaren odola ere etorri zen.


Beraiek aukerak izaten hasi ziren eta horrela iritsi zen berdinketa: 1-1.Baina guk gure fisikoa nabarituz gain bukaera arte dena eman genuen baina azkenean puntu batekin geratu behar izan genuen. Triste baina... eskerrak gure kapi Mireiak egindako napolitanak zeudela. Bai goxoak! Hurrengo astean aurkari zaila baina 3 puntuak etxera ekarriko ditugula ziur gaude.


Garrote neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!