IRURAKO UDAL GOBERNUA Irurako udal gobernuak be

Erabiltzailearen aurpegia Irurako Udala 2015ko mar. 28a, 17:33

IRURAKO UDAL GOBERNUA Irurako udal gobernuak beharrezko ikusi du Irurako eaj-pnv-ren hautagaiak prentsari helarazitako zenbait mezu argitzea. Mezu horietako batzuek ez datoz bat errealitatearekin edo egia estaltzeko aterki moduan erabiltzeko borondatea dute. Iruraren garbitasunari dagokionez, herria zikina dagoela adierazten du EAJ-PNV-ko hautagaiak eta hori gezurtatzeko hitzen beharrik ez dago, nahikoa da herrian zehar ibiltzea, ahal bada begiak irekita. Udal gobernu honek, garbiketa lanetan diharduten langileek, txandatuz dabiltzan guztiak , bere lana ondo betetzen dutela adierazi nahi du. Hala ere, galdera bat airean utziko dugu. Nortzuk ibili dira, zabor poltsak lurrean uzteko eskaerak zabaltzen herriko bizilagunen artean?. Irurako EAJ egokiena galdera horri erantzuteko, bere hautagaia tarteko. Zorionez, herritarren gehiengo zabalak zentzuz jokatzen du eta %78 birziklatze tasa datuak lortu dira inplikazio mailari esker, ez du udal langileengan berez duten baina alferriko lan zama haundiagorik ipintzen. Udalak herritarren jarrera onartzeaz gain eskertu egin nahi du. Plazaren itxierak diskriminazioa suposatzen duela esatea bazterrak nahastea bilatzen du soilik. PNV-k gobernatzen duen herrietako ekimen berberak diskriminazio ariketak al dira ?. Jakin badakizue, herritarren mugimendu gehien duen ingurune bat, batez ere haurrei dagokionez, oinezkoentzako lehenestea suposatzen duela plazako auto sarrera mugatzeak. Ikastolako bi eraikin eta haurtzaindegia hor kokaturik egonik, zentzuzkoa guztiz gure ustez. Kuriosoa gertatzen da, segurtasuna helburu duela esaten duenak, egizko segurtasun gehiago suposatzen duen neurri bat aldatu nahi izatea. Bestalde, mugikortasunerako gaitasun arazoak onarturik dituzten auto gidariak aspaldidanik dute plazan sartzeko txartela eskuratzeko aukera. Azken lau urteetan udalean oposizioan kokatu zuten EAJ-PNVko ordezkariak udala zapaldu eta desagerturik ibili ez balitz jakingo zenukete. Hauteskundeetara aurkeztea zilegi izateaz gain ardura ere suposatzen du. Ardura horrek egia ez diren kontuak ez zabaltzea dakar berekin, edozerk ez du balio bozka bat eskuratzearren. IRURAKO UDAL TALDEA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!