Denboraldi bikaina Oriako-Limousineko kadeteentzat

Erabiltzailearen aurpegia Irati Hartsuaga 2015eko uztailaren 10a

Argazkilaria: Karlis

Denboraldi luzea izan da, luze bezain oparoa. Beti esan izan da txirrindularitza, izarren bat ala beste izan arren, taldekako kirola dela. Horren erakusle ditugu Oriako-Limousin taldeko kadeteen mailako txirrindulariak.

Denboraldi honetan lehen postua lortu dute 8 lasterketatako taldekako sailkapenetan, besteak beste ekainaren 13an eta 14an Bergaran eta Oñatin jokatutako Gipuzkoako Txapelketan.

Kadeteen maila horretako Unai Iribar izan da garaipen gehien lortu dituen txirrindularia. Kasu honetan ere besapean ditu Bergarako erlojupekoa eta Oñatiko errepidekoa, Gipuzkoa mailako txapelak biak hala biak.

Denboraldia ongi amaitzeko, Amarotzen, etxean gailendu ziren pasa den asteburuan, bai taldeka eta bai bakarka ere, Unai Iribarrek aurtengo bederatzigarren txapela bururatu baitzuen bertan.

Espainiako txapelketarako hautatuen artean

Eginiko lanaren fruitu, Lorcan jokatuko den Espainiako txapelketan lehiatuko da Unai Iribar Euskadiko selekzioarekin. Estatuko txirrindulariekin neurtzeko aukera izango du bertan, eta han hartutako esperientzia lagungarri izango du zalantzarik gabe hurrengo denboraldian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!