Aulkitik: Iraitz Garitano

Erabiltzailearen aurpegia Iraitz Garitano 2015ko api. 23a, 14:55

Azken partidetan bezala, harmailetan zein aldagelan entzuten zen hiru puntuak Tolosarentzat izan behar zirela. 

Euskal ligan mantentzeko eta datorren jardunaldira aukerekin joateko irabazi beharra zegoen. Jokalarien aurpegietan nabari zen urduritasuna, tentsioa, gogoa...

Txarla hunkigarria, 90 minutuetan borrokan egoteko beroketa egokia, nesken arteko hitzak, txaloak, animoak eta Asier Lecea, gure klubeko jokalariaren aitaren oroimenez eginiko minutu bateko isiltasunaren ondoren, jarri zuten baloia mugimenduan.

Garrantzitsua golik ez jasotzea eta partidan zehar golen bat sartuko genuelakoan geunden... Lehenengo lana ederki bete zuten neskek baina nahiz eta aurrean beste taldeari min egin, gola ez zen iritsi. Neskek borrokatu zuten, saiatu ziren, aukerak egin zituzten baina aspaldi honetan sartuta dauden ziklo ezkorretik ezin atera, zortea ere ez zuten aldeko izan eta azkenean talde bakoitzak puntu bat eraman zuen etxera.

Gauzak horrela aukera bakarra geratzen zaigu. Datorren igandean gure neskek Eibarren jokatzen dute, hauek liga irabazia dute eta ea larunbatean parranda txiki bat egiten duten ;););) Guk irabazteaz gain, Berriotxoak etxean galdu egin behar du Arratiaren aurka eta emaitza hauek esku artean izanda gol kopuruak izan beharko ditugu kontuan. Baina lehenik eta behin gure lanak sendo egin behar ditugu.

Animo eta indarrak neska hauentzat, momentu zailak denontzat... esperantza izpi txiki bat dagoen bitartean horri heldu eta zulotik aterako gara!

GORA TOLOSAKO NESKAK!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!