Iñigo Cabacas hil: inor ez kartzelan. Gurasoek akabatuko dituzte disgustuka ziur asko, zorionak aldez aurretik.
Milaka torturatu hemengo zein kanpoko indar armatuek: inor ez kartzelan eta torturatzaile batzuk karguz igota. Askoz larriagoa dena, tortura babestu zutenak gezurra dela esaka, PSOE Jaurlaritzaren txostenaren aurrean, kasu.
Presoen senideak eta lagunak milaka kilometro eta milioika euro gastatuta bidaietan, tartean 16 hildako eta ehunka zauritu istripuetan. Oraindik mendekuak hortxe dirau, sadismoa lege bihurtuta pertsona errugabeen aurka, ume motxiladunak tarteko.
GAL, Batallón Vasco-Español...: hildako mordoa. Hildako bakoitzeko hilabete ere ez kartzelan egon diren apurren artean. Munduko errekorra bidegabekerian!
Kontroletan, manifetan, Iruñean sanferminetan, martxoaren 3an Gasteizen, komisaldegietan…: inor ez kartzelan. Hildako bakoitzeko 0 egun kartzelan. Guinnessen sartzeko moduko datua. Martin Villari domina Espainiako kongresuan, ole!
Eta abar: inor ez kartzelan.
ETAk hildakoak, bahitutakoak…: milaka urte kartzelan ETAkoak, eta baita ez direnak ere, maiz tortura latzak jasan eta gero. Hildako bakoitzeko 15 urte kartzelan dagoenekoz guztien artean.
HBko mahai nazionalekoa izateagatik: urteak kartzelan.
Egin-eko zuzendaritzakoak izateagatik: urteak kartzelan.
Altsasuko gazteak: «No comment».
Eta abar: urteak kartzelan.
Ondorioa: giza-eskubideak «modu demokratikoan» urratzea ia-ia ez da zigortzen eta maiz saritu egiten da, soldatak hobetuz, karguetan gora eginez…; giza-eskubideak «modu terroristan» urratuz gero, kartzela zigor latzak eta tortura saio ikaragarriak ere bai. Beren senide eta lagun errugabeek bidaia amaigabeak eta gastu ikaragarriak euskal preso politiko horiek bisitatzeko.
Zein mingarria zaidan kaka esplikatzea!