Aulkitik: "Ez omen da galtzen, ikasten baizik"

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Cavero Roteta 2015eko azaroaren 4a

Usabalen 14:30ean, siestarako ordua. Gu partida jokatzera. Lehenengo sailkatuaren aurka geneukan partida, irabaziz gero, guk hartzen genuen lehen postu hori. 

Beti bezala, presaka eta korrika, bazkaria ezin bukatuz iritsi ginen Usabalera. Eguraldi eder hori ikusita ia hartu genuen kostaldeko bidea...

Musika itzali, esan beharrekoak esan eta berotzeari ekin genion. Nahiz eta batzuk beroketan beste mundu batean egon, ondo ekin genion partidari. Orain arte eta astean zehar entrenatutakoa praktikan jartzen. Lehenengo zatian gehio kosta zitzaigun beraien zelaira iristea baina gure jokoan sinistuz, azkenean etorri ziren aukerak. Atsedenaldira 0-1. Bigarren zatia hobea izan zen jokuz, hala ere, bi jokaldi nahasiren bitartez berdinketa lortu zuten Ordiziarrek, 2-2. «El futbol es asi» esaten zuten batzuk.

Nahiz eta taldeko askok inpotentzia handiarekin etxeratu, pozik joan ginen jokoan eman genuen itxurarekin. Gero eta hobeto ulertzen gara elkar eta etorkizunerako horrelako partidak asko lagunduko digute bide honetik jarraitzen. Esaten den bezala, ez omen da galtzen, ikasten baizik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!